FAQ

SUA espazioa Tolosako Triangulo Plazan kokatuko da. Bertan Tolosako parrilleroek txuleta bat erretzen irakatsiko dizute: ikatza, sua, parrillaren inklinazioa, denbora, gatza, tenperatura, …. Zalantzak galdetzeko toki ezinhobea izango da; eta bai, noski, txuleta dastatuko duzu ondoren! Saioen iraupena ordubetekoa izango da. Bertaratzeko sarreren prezioa 5€koa da (egin klik hemen erosteko). Kontuan hartu 3 txanda egongo direla (10:30, 11:30 eta 12:30).

HARAGI Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketa da. Bertakoa eta nazioartekoa uztartzen dituen hitzordu gastronomiko bat, profesionalei zuzendutako jardunaldiak eta egitarau herrikoia uztartuz. Tolosako Txuleta Festak hasitako bidea jarraitzen du HARAGIk, sektorea profesionalizatzeko helburuarekin.

Hitzordu gehienak Tolosan ospatzen dira, euskal gastronomiaren gotorlekuetako batean. Gipuzkoako landa eremuan kokatua dago, eta ia 20.000 biztanle ditu. Bere erretegietako batean sortu zen parrilla inklinatuaren teknika, eta 65 urtez mantendu da. Bertan kokatuko da asteburuko festa. Profesionalei zuzendutako hitzordu gehienak berriz Donostian dagoen Basque Culinary Center gastronomia fakultatean izango dira, maiatzaren 19an.

Ondorengoa da Basque Culinary Center-en maiatzaren 19an ospatuko den kongresuaren programazioa. Kontuan hartu izen ematea derrigorrezkoa dela!

9:15 | Agurra: Joxe Mari Aizega, Bittor Oroz eta Olatz Peón

9:30 | Animalien ongizateari buruzko egia:

    • Daniel Cochón (A Bandeira)
    • Javier Blanco (animalien elikaduran aditua)
    • Mikel Zeberio (gastronomoa)

10:00 | Ordena naturala berregitea, abeltzaintza birsortzailea:

    • Pablo Rivero (Parrilla Don Julio, Buenos Aires)

10:30 | Tolosa: ekosistema bakar bat:

    • Xabier Gorrotxategi (Casa Julián)
    • Javi Rivero (AMA Tolosa)
    • Miguel Cruz (Carnicería Alejandro Goya)
    • Joxean Goya (Goya)

11:00 | Atsedena

11:30 | Suarekin kozinatzen:

    • Florencia Abella (Eksdet, Estocolmo)

12:00 | Haragia eta natura:

    • Luis Lera (Restaurante Lera)
    • Edorta Lamo (Arrea!)
    • Roberto Ruiz (HIKA Bodega)

12:30 | Arraza historikoei buruz:

    • Manuel Quintana (Tudanca arrazako behien hazlea)
    • Juanma Inxaurrandieta (Intiako, Betizu arraza)
    • Mikel Nazabal (Intiako, Betizu arraza)

13:00 | Sektorearen etorkizuna irudikatzeko hiru proiektu:

    • Javier Pagalday (Baserria Km0): animalientzako elikadurari buruz egindako azterlan baten aurkezpena.
    • Joxemari Barriola (Barriola Harategia): urdaitegi eta harategiaren erronka berriak
    • José Gordón (Bodega El Capricho): sukaldaritzaren etorkizuna haragiaren sektorea

Tolosara iristea erraza da. Donostiatik 25 kilometroa kokaturik dago. Bilbo, Gasteiz eta Iruñea ordubete ingurura daude, gutxi gora behera. N-1 errepideak konektatzen du Tolosa Gasteiz eta Donostiarekin. Garraio publikoz iristeko aukera ere bada. Renfeko bi geltoki daude; HARAGIra bazatoz, erdiguneko geltokia hartzea gomendatzen dizugu. Autobusaren kasuan, ibilbide askok egiten dute geldialdia, hala nola, Bartzelona, Madril, Valentzia, Vigo edo Caceresera doazenak, edo bertatik datozenak.

Bost parking daude Tolosan. Aparkaleku horietako 2 lurpekoak dira, erdigunean daude eta ordainpekoak dira. Beste hirurak Euskal Herria plazatik 5-10 minutura daude oinez, eta doakoak dira. HEMEN KLIK EGINDA kokaleku guztiak topatuko dituzu. 

Batetik Foodtruck gunea egongo da Zumardi Txikian (Tolosa), eta bertan parte hartuko duten postuak AMA, GOYA, BARRIOLA, EKOTALO, BASQUETRUCK, KEMEKOMO eta LA SALVE izango dira. Ostiralean, larunbatean eta igandean topatuko dituzu.

Baina ez da haragia dastatzeko aukera bakarra: larunbat goizean Triangulo plazan HARAGI topaketara etorri diren nazioarteko parrilleroek euren errekiak kozinatu eta dastatzera emango dituzte. Bertan izango dira Florencia Abella (Estokolmoko Eksdet jatetxetik), Pablo Rivero (Buenos Airesko Parrilla Don Juliotik) eta Txomin Parrilla.

Gure herriko erretegiek ere ez dute atsedenik hartuko; eta HARAGI MENUA dastatzeko aukera izango da bertan.

Guztion onerako ezin dugu janaria 24 orduz eskaini. Baina beno, bai parte handi batean (jaja!). Ostiralean FoodTruck Gunea 18:00etatik 00:00etara egongo da zabalik; larunbatean, 12:00etatik 00:00etara, eta igandean 12:00etatik 16:00etara. Larunbatean errekien banaketa 12:00etatik 14:00etara arte egingo da (gutxi gora behera).

 

Edari aukera zabala izango da, bereziki, bertako produktuena.

Basque Culinary Center Miramon Parke Teknologikotik gertu dago kokatua. Autobidetik sarbide erraza du. Autobusez, 17 eta 28 lineak geralekua dute oso hurbil. Tren eta metro geltokiak urrun geratzen dira.

Bai noski! HARAGIk bi egitarau mota ditu: profesionalei edo haragiaren sektorea interesatu dakiokeen edonorri zuzendutako bat Basque Culinary Center-en, non izena eman behar den (doakoa da): egin klik hemen.

Bestetik programazio herrikoiagoa eskaintzen du Tolosan, non festa eta dastaketak egoteaz gain, ikasteko espazio bat ere izango den: txuleta erretzeko ikastaroak egingo dira SUA espazioan larunbat goizean (egin klik sarrerak erosteko).

Kongresura edo formazio saioren batera joateko interesa baduzu, beharrezkoa da izena ematea: maiatzaren 19an Basque Culinary Center-en egingo den kongresura joan nahi baduzu, eman izena hemen klik eginda. Maiatzaren 21ean Trianguloan SUA Espazioan egingo den “Txuleta Erretzea” ikastarorako sarrera nahi baduzu berriz, egin klik hemen

Festa herrikoian parte hartzea bada zure asmoa, ez kezkatu, sarrera librea da. Dastaketetarako txartelak han bertan eskuratu ahal izango dira!

Festaren barruan (bai FoodTruck gunean baita Trianguloan ere) haragi plater ezberdinak dastatzeko aukera izango da, 3 eta 10 euro bitarteko prezioan. Txartelak plazan bertan eskuratu ahal izango dira. 

Bai. Modu asko daude HARAGIz gozatzeko, eta horietako bat, ezbairik gabe, familian joatea da. Batik bat zuzeneko erakustaldia ikustera, hori baita txikienak gehien harritzen dituena. Festa herriaren erdigunean ospatzen da, hori dela eta, erraza da HARAGIz kanpoko jarduera gehiagorekin osatzea bisita, baina jai-girotik irten gabe.