FAQ

Bai. Modu asko daude HARAGIz gozatzeko, eta horietako bat, ezbairik gabe, familian joatea da. Batik bat zuzeneko erakustaldia ikustera, hori baita txikienak gehien harritzen dituena. Festa herriaren erdigunean ospatzen da, hori dela eta, erraza da HARAGIz kanpoko jarduera gehiagorekin osatzea bisita, baina jai-girotik irten gabe.

Edari aukera zabala izango da, bereziki, bertako produktuena.

Festaren barruan haragi plater ezberdinak dastatzeko aukera izango da, 3 eta 10 euro bitarteko prezioan. Txartelak plazan bertan eskuratu ahal izango dira. Bazkari eta afarietarako txartelak, berriz, aurrez erosi beharko dira webgunean, eta 50 euroko salneurria dute.

Guztion onerako ezin dugu janaria 24 orduz eskaini. Larunbatean, bazkari eta afariez gain, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara banatuko da janaria. Igandean 12:00etatik aurrera izango da dastaketa.

Zerkausian izango diren otorduetarako txartelak erostea beharrezkoa da. Haragiren webgunean eros daitezke.

Kongresura edo formazio saioren batera joateko interesa baduzu, beharrezkoa da izena ematea, doakoa izan arren. Festa herrikoian parte hartzea bada zure asmoa, ez kezkatu, sarrera librea da. Dastaketetarako txartelak han bertan eskuratu ahal izango dira.

Bai noski! HARAGIk bi egitarau mota ditu: profesionalei zuzendutako bat; eta edonorentzat modua den egitarau herrikoia, eta parte hartzea librea da.

Bost parking daude Tolosan. Aparkaleku horietako 2 lurpekoak dira, erdigunean daude eta ordainpekoak dira. Beste hirurak Euskal Herria plazatik 5-10 minutura daude oinez, eta doakoak dira.

Basque Culinary Center Miramon Parke Teknologikotik gertu dago kokatua. Autobidetik sarbide erraza du. Autobusez, 17 eta 28 lineak geralekua dute oso hurbil. Tren eta metro geltokiak urrun geratzen dira.

Tolosara iristea erraza da. Donostiatik 25 kilometroa kokaturik dago. Bilbo, Gasteiz eta Iruñea ordubete ingurura daude, gutxi gora behera. N-1 errepideak konektatzen du Tolosa Gasteiz eta Donostiarekin. Garraio publikoz iristeko aukera ere bada. Renfeko bi geltoki daude; HARAGIra bazatoz, erdiguneko geltokia hartzea gomendatzen dizugu. Autobusaren kasuan, ibilbide askok egiten dute geldialdia, hala nola, Bartzelona, Madril, Valentzia, Vigo edo Caceresera doazenak, edo bertatik datozenak.

Hitzordu gehienak Tolosan ospatzen dira, euskal gastronomikoaren gotorlekuetako batean. Gipuzkoako landa eremuan kokatua dago, eta ia 20.000 biztanle ditu. Bere erretegietako batean sortu zen parrilla inklinatuaren teknika, eta 65 urtez mantendu da. Profesionalei zuzendutako hitzordu gehienak Donostian dagoen Basque Culinary Center gastronomia fakultatean izango dira.

HARAGI Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketa da. Bertakoa eta nazioartekoa uztartzen dituen hitzordu gastronomiko bat, profesionalei zuzendutako jardunaldiak eta egitarau herrikoia uztartuz. Tolosako Txuleta Festak hasitako bidea jarraitzen du HARAGIk, sektorea profesionalizatzeko helburuarekin.