Txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketa Txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketa

ZER DA HARAGI?

Txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketa

Bertakoa eta nazioartekoa, eta ogibideari zuzendutako jardunaldiak eta ekitaldi herrikoiak batuko dituen topaketa gastronomikoa da HARAGI. Tolosako Txuletaren Festarekin hasitako profesionalizazioaren eta belaunaldi berriak parte bilakatzeko ekimenei jarraiki sortu da. Txingarraren eta haragiaren maisu eta maistrek bat egingo dute Tolosan eta Basque Culinary Centerren, ezagupenak zabaldu eta sektoreak zein tokian tokiko egiteko erak dakartzan teknika berriak gertutik bistaratzeko aukerarekin. Txuletaren Festako Zerkausiko otorduek jarraipena dute, eta gune berriak partedun, hitzaldi, jardunaldi eta ekitaldi ezberdinak tarteko. HARAGI, txingarraren eta haragiaren Nazioarteko Topaketa.

BERTAKO HARAGIA

65 urtetan teknika eta txuleta-menua mantendu ditugu: hori da Tolosako erretegien balioa

Parrila erdigunean. Jatetxean, menuan, teknikan... Beti jendaurrean; sukaldea eta sukaldaria bazkaltiarrekin hartu-emanean. Esperientziak dio, 50. hamarkadan papergintzak izan zuen hauspoak eman ziela lana eta sona ia 20.000 biztanleko herri txikiko erretegiei. Eta uste da burdingintza izan zela hastapen, burdina tratatzen zuten suan sukaldatzearen poderioz. Tolosako erretegiek sortutako parrila etzanean egindako txuleta erdigune duen menua da, herritar zein bisitarien dastagarri 60. hamarkadaz geroztik. Ez du parekorik, Tolosa, parrila eta bertako erretegiak berdingabeak baitira.

Tolosako Euskal Herria Plazako Azoka
Tolosako Txuleta Festa
Txerri txuleta parrillan

FESTA

Bertan ikusi aurreko urteko Haragi-ko argazkiak!

#haragi

Elkarbanatu zure esperientzia!

LOCATION

Tolosa, gastronomiaren sehaska

Aula Haragi Tolosa Aula Haragi Tolosa Aula Haragi Tolosa